Julio Kageta rock talde bat zen, 1983an Ermuan (Bizkaia) sortua. 1987 eta 1989 artean hiru maketa kaleratu ondoren, elkarlaneko LP batean parte hartu zuen 1990ean, Kiowak, SS-77 eta Pottoka taldeekin batera. Bertan, hiru abesti sartu zituen. Disko hori kaleratzeak ate asko ireki zizkion zuzeneko kontzertuak emateko.
1991ean, lehen disko luzea grabatu zuten Bordelen, Frantzian. Diskoari Bihar eta berandu izena jarri zioten. Bertan, The Clash taldearen bertsio bat sartu zuten. CD formatuak abesti bat gehiago zekarren.
1993an, azken lana argitaratu zuten, Mestizu. Aurreko diskoa bezala, Gor Diskoetxearekin kaleratu zuten. 1995ean jotzeari utzi zioten.
Gaur egun, Julio Kagetako partaide batzuek Kokein eta P.A.M. taldeetan jotzen dute.
Taldekideak
Diskografia
- Julio Kageta-Pottoka-Kiowak-SS-77 (Oihuka, 1990)
- Bihar eta berandu (Gor, 1991)
- Mestizu (Gor, 1993)
Kanpo estekak