Julie Tullis ( Palau jaioa) (Surrey, 1939ko martxoaren 15a – K2, 1986ko abuztuaren 6/7a) britainiar eskalatzaile eta zinemagilea izan zen. Aita Santurtzikoa zuen. [1] Ekaitz batean K2ko gailurretik jaisten ari zela hil zen, hainbat espediziotako beste lau eskalatzailerekin batera, 1986ko "Uda Beltzean".
1986ko abuztuaren 4an, Kurt Diemberger eta Julie Tullis K2 mendiaren gailurrera iritsi ziren. Bere jaitsiera hasi eta gutxira, Tullis erori egin zen eta Diemberger berarekin eraman zuen. Amildegitik erortzea saihestu zuten, eta gaua 8.000 metrotik gora igaro zuten. Hurrengo egunean IV. kanpamendura iristea lortu zuten, non beste sei eskalatzailerekin bi kanpin-denda partekatu behar izan zituzten, euren kanpin-denda elur-ekaitz batek suntsitu ondoren. Tullis beranduago hil zen gau horretan, beharbada garuneko edema baten ondorioz. Alan Rouse, Alfred Imitzer eta Hannes Wieser eskalatzaileak ere bertan hil ziren. Will Bauer austriarra eta Kurt Diemberger bizirik irten ziren, nahiz eta izozte larriak jasan zituzten jaitsieran eta anputazioak egin behar izan zizkieten. Dobroslawa Wolf poloniarra jaitsieran hil zen.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) San Sebastian, Juanjo. (2000). Cuando la luna cambie. Desnivel, 127 or. ISBN 84-89969-85-x..