Julia konputazio teknikorako programazio-lengoaia bat da, goi-mailakoa, kode irekikoa, plataforma anitzekoa eta errendimendu handikoa. 2009an sortu eta 2012an plazaratu zuten MIT ospetsuan.[1][2]
Juliarekin C eta FORTRAN bezalako lengoaien pareko errendimendua lor daiteke LLVMn oinarritutako JIT konpiladoreari esker baina behe-mailako lengoaien zailtasunik gabe.
Julia script-lengoaien (interpretatuen) antzera modu interaktiboan exekuta daiteke baina baita ere, Julia programaren exekutagarria konpilatuz sor daiteke.
Julia datu-mota dinamikoak darabiltzan lengoaia da, funtzio edo metodoaren inplementazioa exekuzio-denboran bidaltzeko aukera eskaintzen du eta konputazio paralelorako diseinatuta dago.
Juliak pakete-kudeatzaile bat dauka.
Julia lengoaia, Python bezain erraza, C bezain azkarra dela esaten da.
Honako benchmark hau nukleo bakarreko Intel(R) Xeon(R) CPU E7-8850 2.00GHz CPU 1TB eta 1067MHz DDR3 RAM duen mikroprozesadore batean lortu da, Linuxen gainean martxan jarrita:[3]
tran
thon
lab
matica
Script
JIT
mat_stat
mat_mul
C lengoaian konpilatutako kodeari dagozkion emaitzak (faktorea=1). Zenbat eta txikiagoa izan zifra, orduan eta hobea da abiadura.
Kaixo mundua adibidea:
print ("Kaixo mundua!")
edo besterik gabe beste hau
"Kaixo mundua!"
Hau da Julia programa bat zenbaki asko Quicksort algoritmoa erabiliz ordenatzen dituena:[4][5]
using BenchmarkTools # quicksort ordenazio-algoritmoaren bertsioa ilara-errekurtsioa erabiliz: https://stackoverflow.com/questions/19094283/quicksort-and-tail-recursive-optimization function qsort!(a,lo,hi) i, j = lo, hi @inbounds while i < hi pivot = a[(lo+hi)>>>1] while i <= j while a[i] < pivot; i += 1; end while a[j] > pivot; j -= 1; end if i <= j a[i], a[j] = a[j], a[i] i, j = i+1, j-1 end end if lo < j; qsort!(a,lo,j); end lo, j = i, hi end return a end