- Artikulu hau euskal idazle azkaindarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iribarren».
Juan Martin Hiribarren[1] (Azkaine, Lapurdi, 1810eko maiatzaren 8a - Baiona, Lapurdi, 1866ko azaroaren 26a) euskal idazlea izan zen.
Biografia
1810ean jaio zen Azkainen. Erlijio katolikoari dedikatua Urruñan bikario ibili zen, gero Bardozen erretore eta Baionako katedralean kalonje.
Lapurdiko hiriburuan hil zen 1866an.
2010eko irailean Euskaltzaindiak bere omenezko jardunaldi batzuk antolatu zituen Azkainen, Hiribarrenen jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira[2][3].
Poesia
Oraindik argitaratu ez diren lan batzuk daude; haien artean frantsesezko idazkiak eta euskara-frantsesa hiztegi bat daude.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak