Juan José Saratsola Azkue Lexo (Lezo, Gipuzkoa, 1867ko ekainaren 1a - Donostia, Gipuzkoa, 1952) Lezoko bertsolari ezaguna izan zen.
Bizitza
Juan Jose Sarasola 1867an Lezoko (Gipuzkoa) Irurtzun baserrian jaio zen. Gaztetan Real Compañía Asturiana de Minasen Errenteriako labe garaietan lan egin zuen. 1894an ezkondu eta Donostiako Antigua auzorajoan zen bizitzera. Han lanbidez kale-garbitzaile izan zen eta Lexo ezizenez egin zen ezagun.
Garai haietan, bozgorailurik ez zegoenez, herrietako jaietan, plazetan eta toki zabaletan kantatzeko ahots indartsua izan behar zen. Lexok,ordea, ez zuen ahots indartsurik eta orduan, Sagardotegiko- bertsolari etiketa jarri zioten. Izan ere, gauero-gauero Antigua auzoko sagardotegi batera joaten zen bertsotan egitera. Baina, Bertso paper egile eta gai-jartzaile bezala ere oso ezaguna izan zen. Euskaraz argitaratu zituen bertso paperak asko izan ziren.
1935an Donostian jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen 19 bertsolarietako bat izan zen.
Txirrita eta bera izan ziren belaunaldi zaharreneko bertsolariak.
Lezoko herriak bere omenez kale bati Lexo Bertsolaria kalea izena jarri zion.
Lexoren bertsoa
Gure Gipuzkoa'ko
kapital garbiyan
ekusgarri asko da
egun argiyan:
kristau edadekuak
umian neurriyan,
jayo ziran bezela
iya-iya jarriyan;
udaran erdiyan
Donosti'ko erriyan
itxura urriyan
zarpa bat gerriyan;
gañerako guziya
larru gorriyan.
Erreferentziak
- Antonio Zavala: Lexo Bertsolaria. Auspoa Liburutegia, 1968. (Lexoren 50 bertso paper baino gehiago.)
Ikus, gainera
Kanpo estekak