Juan Francisco Solórzano Foppa

Juan Francisco Solórzano Foppa

Bizitza
Herrialdea Guatemala
Familia
AmaSilvia Solórzano Foppa
Familia
Hezkuntza
HeziketaRafael Landívar Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakabokatua, politikaria eta fiskala
KidetzaColegio de Abogados y Notarios de Guatemala

Twitter: foppaguate Edit the value on Wikidata

Juan Francisco Solórzano Foppa (Guatemala Hiria, ) abokatu, fiskal ohi, suhiltzaile bolondres eta politikaria da.

Biografia

Silvia Solórzano Fopparen semea,[1] eta Alaíde Fopparen biloba[2][3]. Rafal Landivar Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen.[4]

Kargu publikoak

Claudia Paz y Paz Ministerio Publikoaren burua zelarik Foppak metodo berezien eta bizitzaren aurkako delituen saila zuzendu zuen. Ministerio Publikoko Fiskala zela, besteak beste La Línea izeneko kasuan parte hartu zuen, Otto Pérez Molinaren gobernuaren eraistea ekarri zuena.[2][5]

Ondoren, 2016an, Jimmy Morales presidente zela, Ogasunaren Superintendentziaren (SAT) zuzendari izendatu zuten,[6] non Ivan Velasquez eta Thelma Aldanarekin batera ustelkeria eta diru garbiketa ikertu zuen. 2018an SATetik kaleratua izan zen, ustez, aurreikusitako helburuak ez betetzeagatik.[7][8] Hala ere, jazarpen politikoa izan zela argudiatu da, besteak beste, 100 milioi dolarreko isuna jarri zion Aceros Guatemalari.[9] 2023an Colegio de Abogados y Notarios de Guatemala (CANG) zuzentzeko hautagaitza aurkeztu zuen.[10]

Alkatetzarako ibilbide politikoa

Mi Barrio

2019an Mi Barrio izeneko herri batzordearen buru zela Guatemala Hiriko alkatetzarako aurkeztu zen, zerranaren aurkezpena epez kanpo izanik Hauteskunde Auzitegi Gorenak atzera bota zuen inskripzioa.[11]

Partido Agua

2020ko martxoaren 1ean Palínen, Escuintlan, egindako asanblada batean Partido Agua (Partido Político Ambientalista Guatemalteco) izeneko alderdia sortu eta idazkari nagusia aukeratu zuten Foppa. Sorrera aktan hainbat akats topatu zituen Hauteskunde Auzitegi Gorenak. Alderdiaren arabera, akatsak akta hori sinatu zuen notarioarenen erantzukizuna ziren. Hala ere, Ministerio Publikoak legez kontrako elkartea sortzea eta konspirazioa egotzi zien Juan Francisco Solórzano Foppa, Anibal Argüello, Giovani Zepeda, Roberto Cáceres Estrada eta José Miguel Quintanillari. Rafael Curruchiche fiskalaren argudioen aurka epaileak legez kontrako elkartea sortzea eta konspirazioa frogatu ezin zirela eta maiatzaren 19tik atxilotua zegoen Foppari prebentzio neurriak aplikatu zizkion, atxiloketa bere etxean gauzatzea, eta ikertzen jarraitu zuen.[1][12] European left atxiloketaren aurka agertu zen.[13]

Foppa X la Ciudad

2023ko otsailean Movimiento Semilla, Winaq eta URNG alderdiek elkarbanatutako hautagaitza aurkeztu zuten Guatemalako Hirirako, FoppaXlaCiudad izenekoa. Udal zerrenda inskribatua izan bazen ere, Hauteskunde Auzitegi Gorenak ez zuen zerrendaburua inskribatu. Fopparen ordez, Ninotchka Matute zerrendaren bigarren izena litzateke lehenengo zinegotzia eta ondorioz, alkategaia.[14][15]

Jose Rubén Zamoraren kasua

2023ko apirilaren 20an, José Ruben Zamoraren abokatuak ziren Juan Francisco Solórzano Foppa eta Justino Brito Torres atxilotuak izan ziren, ustez, justizia jarduera oztopatu, testigu faltsuak aurkeztu eta diru-garbiketa leporatuta. Zamora defendatu izan duten abokatuak atxilotuak izan dira, Foppa hirugarrena izanik. Martxoan Foppak Zamoraren defentsa utzi zuen eta kasua defendatu nahi zuen oro kriminalizatua izango zela salatu zuen ere. Bere partetik, Juan Carlos Marroquín Godoy abokatuak ere atxiloketa agindua du.[16][17][18][19][20]

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Solórzano Foppa enfrentará proceso por falsear un acta para inscribir un partido político» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Juez decide esta semana si imputa a exfuncionario anticorrupción guatemalteco» SWI swissinfo.ch (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  3. (Gaztelaniaz) C.V, DEMOS, Desarrollo de Medios, S. A. de. (2021-05-21). «La Jornada: El Correo Ilustrado» www.jornada.com.mx (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  4. (Gaztelaniaz) Font, Juan Luis. (2023-04-21). «Elecciones Guatemala 2023: Foppa el irreductible» Con Criterio (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  5. (Gaztelaniaz) «Abogado preso en Guatemala que investigó a corruptos insiste en su inocencia» SWI swissinfo.ch (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  6. (Gaztelaniaz) Fernández, Eddie. Juramentan a titular de la SAT. (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  7. (Gaztelaniaz) Garcia, Diego. (2018-01-25). «Destitución del superintendente tributario, nueva jugada del statu quo de Guatemala» InSight Crime (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  8. (Gaztelaniaz) «Legalidad dudosa en destitución de Solórzano Foppa» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  9. (Gaztelaniaz) SeventhQueen; EFE. (2021-05-28). «El exjefe de la SAT, Juan Francisco Solórzano, insiste en su inocencia» CRN Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  10. (Gaztelaniaz) Guatemela, elPeriodico de. (2023-01-14). «Foppa anuncia su postulación para dirigir el CANG» elPeriodico (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  11. (Gaztelaniaz) Amparan a Juan Francisco Solórzano Foppa, pero su inscripción no es un hecho. (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  12. (Gaztelaniaz) Solis, Neida. (2021-05-19). «Juan Francisco Foppa y exanalista de CICIG fueron arrestados» FGER (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  13. (Ingelesez) Left, European. (2021-05-27). «GUATEMALA: LIBERTAD PARA JUAN FRANCISCO SOLORZANO FOPPA» Party of the European Left (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  14. (Gaztelaniaz) Blanco, Engelberth. (2023-04-18). «Coalición Semilla-Winaq-URNG sustituye a Foppa por la urbanista Ninochka Matute» La Hora (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  15. (Gaztelaniaz) Mutz, Viviana. «Ninotchka Matute sustituye a Juan Francisco Solórzano Foppa para alcaldía de Guatemala en coalición Semilla-URNG-Winaq» República.gt (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  16. (Gaztelaniaz) SeventhQueen; Nacional, Redacción. (2023-04-20). «Capturan a Juan Francisco Solórzano Foppa por caso de José Rubén Zamora» CRN Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  17. (Gaztelaniaz) «Guatemala captura a otro exabogado del periodista J. R. Zamora» elDiario.es 2023-04-20 (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  18. (Gaztelaniaz) «Guatemala captura a otro exabogado del periodista J.R. Zamora» La Vanguardia 2023-04-20 (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  19. (Gaztelaniaz) Juan Francisco Solórzano Foppa y Justino Brito Torres pasarán el fin de semana en Mariscal Zavala por reprogramación de audiencia. (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).
  20. (Gaztelaniaz) Solorzano Foppa: Qué es patrocinio infiel y obstaculización a la acción penal, los delitos de los que lo acusa el MP. (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!