José Díaz Ramos

José Díaz Ramos


Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1936ko otsailaren 24a - 1939ko otsailaren 2a
Barrutia: Madril (hiriburua)
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia

PCEren Idazkari Nagusia

1932ko martxoaren 17a - 1942ko martxoaren 20a
José Bullejos (en) Itzuli - Dolores Ibarruri
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Díaz Ramos
JaiotzaSevilla1895eko maiatzaren 3a
Herrialdea Espainia
HeriotzaTbilisi1942ko martxoaren 19a (46 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksindikalista, politikaria eta okina
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

José Díaz Ramos (Sevilla, Espainia, 1895eko maiatzaren 3a - Tbilisi, Georgia, Sobietar Batasuna, 1942ko martxoaren 20a) espainiar buruzagi komunista izan zen.

Biografia

Alderdi Komunistako idazkari nagusia izan zen 1933. urtean. Komunisten buru izan zen Espainiako Gerra Zibilaren garaian. Nazioarteko Brigadetako buruzagiarekin arazoak izan zituen, eta Largo Caballeroren destituzioaren aurkako botoa eman zuen bakarretako bat izan zen. Diputatu hautatu zuten 1936. urtean. Gerra amaitutakoan Sobietar Batasunera erbesteratu zen, eta handik hiru urtera, bere buruaz beste egin zuen. Tres años de lucha liburua idatzi zuen.

CEDAren aurkako hitzaldia

José Díazek beheko hitzaldi hau eman zuen 1935ean. Nahiz eta Espainiako Gerra Zibila pizteko urte bat falta, garbi ikusten da garai horretan besteak beste komunistek eta Gobernuak zuten giro nahasia.

« Ez dira hauek denbora alferrik galtzeko une egokienak. Faxismoaren arriskua inoiz baino handiagoa da egun Espainian. Boterea, Estatuaren aparatua, erreakzionarioek eta faxistek osaturiko gobernu baten eskuetan dago. Eta gobernu hau, izan daitezkeen asmo gaiztoenekin, neurri organikoak eta estratejikoak hartzen ari da mugimendu iraultzailearen garapenaren aurka. Eta xede horretan ez du inolako biderik bazterrean uzten. Terrorepean dauka nazioa. Lasai dagoela beste hitzik ez duen arren, alarma eta prebentzio-egoeraren bildurra du prest etengabe. Indarrean du prentsa-zentsura eta debekatuak langileen egunkariak, Mundo Obrero, iraultzaren egunkaria.

(...) langileak mehatxupean dauden une larri hauetan, faxismoa Estatuaren baliabide nagusien jabe den une larri hauetan, argi eta garbi esan dezagun prest gaudela gainerako indar antifaxista guztiekin batera borroka egiteko, Herri Bilgune Antifaxista batera bilduriko partaide guztiek ezinbestean beteko duten oinarrizko programaren ildoetatik.

»
José Díaz, Madrilgo Monumental Cineman eginiko hitzaldia, 1935eko ekainaren 2a

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Díaz Ramos Aldatu lotura Wikidatan

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!