José Antonio González Linares (San Felices de Buelna, Kantabria, 1946ko otsailaren 25a) txirrindulari ohi espainiarra da.
Arrakastarik nabarmenena 1970eko Frantziako Tourrrean lortu zuen, erlojuz kontrako etapa batean Eddy Merckx garaitu ostean. Sprinter moduan ere ondo ibiltzen zen, eta hainbat garaipen partzial lortu zuen Espainiako Vueltan eta bestelako lasterketa batzuetan. Bestela, Euskal Herriko Itzulian txapeldun gelditu zen 4 bider, 1972, 1975, 1977 eta 1978an, ordutik inork gainditu ezin izan duen marka izanik.
Gaur egun politikaren arloan jarduten du bere jaioterrian.
1967
1969
1970
1971
1972
1973
1974
1975
1976
1977
1978
-: ez zuen parte hartu UT: utzi, ez zuen amaitu DSK: deskalifikatua