Josune Ilundain Iribarren (Orkoien, Nafarroa Garaia, 1990ko urtarrilaren 6a) sortzailea, ekintzailea eta idazlea da.
Biografia
Euskal Herriko Unibertsitatean Kultura Ondasunak Kontserbatu eta Zaharberritzeko graduatua da eta Kultura Proiektu eta Espazioen Kudeaketako masterra du.
Nafarroako Artxibo Nagusirako dokumentu grafikoen zaharberritzaile gisa lan egin du, baita Jorge Oteiza Museoko Kontserbazio eta Didaktika zerbitzuetan ere. Gaur egun, Nafarroako Museoko Hezkuntza Departamentuan kolaborazio puntualak egiten ditu. Hutsune liburuaren egilea da eta Hutsune bizi egitasmoaren sortzailea.[1][2]
Lanak
- Hutsune liburua (Greylock argitaletxea, 2020)[3][4]
- Hutsune bizi egitasmoa. Mendukilo leizean. Aralarko barrunbeetan barna, zentzumenen bidezko txangoa bisitariek, testua, dantza, musika eta mitologia uztartzen dituen ibilbidean.[5]
Erreferentziak
Kanpo estekak