Josu Tellabide Azkolain (Donostia, 1943) Donostiako Ibaeta aldeko Lugaritz auzokoa da, Teresatxo izeneko etxean jaioa, aurretik Luixiaenea deiturikoan. Bizimodu guztia egin izan du auzoan bertan. Etnologoa da lanbidez. Eusko Ikaskuntza eta Aranzadi Zientzia Elkarteko partaide ere bada. Idazlea eta ikerlaria, toponimia bilketa egin ditu, baita ondare historiko-artistiko eta etnografikoaren berreskuratze eta katalogatze lan garrantzitsuak ere.[1] Donostiako hedabide desberdinetan idatzi du, batez ere euskaraz. Ekologismo munduan ere murgildu da, bereziki Gipuzkoan eraikitzen ari den erraustegiaren aurka. Urtetan Donostia Bizirik elkartearen presidentea izan zen.
Donostiako toponimi erregistroa: gaurkoa, historikoa, geografikoa, deskribatzailea: ekarpen etnografiko, mitologiko eta herrikoiez osatua. Registro toponímico donostiarra : actual, histórico, geográfico, descriptivo: completado con aportaciones etnográficas, mitológicas y popular. Donostia: Dr. Camino Institutua, 1995. ISBN 84-7173-255-6.