Jose Joaquín Fernández de Lizardi (Mexiko Hiria, 1776ko azaroaren 15a - ib., 1827ko ekainaren 21a) Mexikoko eleberrigilea izan zen. Hego Amerikako lehen eleberria idatzi zuen: Periquillo Sarmiento (lau alekoa, 1816tik aurrera). Don Castrín de la Fachenda argitaratu zuen 1832an, idazlearen obrarik onena. 1812an hasi zen El Pensador Mejicano agerkari liberala argitaratzen, eta goitizen horixe jarri zioten idazleari garaikideek. Mexikoko burujabetasunaren alde borrokatu zen.
Erreferentziak