Jordi Villacampa Amorós (Reus, Baix Camp, Tarragona, 1963ko urriaren 11) inoizko saskibaloi jokalari kataluniarrik hoberenetarikoa izan da.
Gaur egun, hamazazpi urte (1980-1997) jokalari moduan ibilitako taldearen presidentea da, Badalonako Joventutena hain zuzen ere. Hegaleko posizioan jokaturik, 8 zenbakiduna, hainbat marka hautsi ditu: 12.000 minuturena, 750 baloi lapurturena eta 8.365 punturena. Kamiseta erretiratu zioten, Josep Maria Margall eta Rafael Jofresarekin egin zuten bezala.
Espainiako selekzioarekin 158 aldiz jokatu zuen, eta lorpenik handiena 1991an eskuratu zuen talde harekin EuroBasketen, brontzezko dominarekin.
Palmaresa
Kanpo estekak