Jon Iñaki Lasa (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1963koirailaren 14a - ) euskal idazlea eta poeta da. Gaztetan hasi zen idazten; hemeretzi urterekin Alizia eta biok (1982) poema liburua argitaratu zuen eta handik bi urtera, 1984an, Andaluziari ene bilduma.[1]
Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziatua, Gasteizko Kandela literatur taldearen sortzaile izan zen Jon Iñaki Lasa. 2001ean Galeusca literatur jardunaldietan parte hartu zuen (Pontevedran, Galizian),[2][3][4] eta 2002tik 2006ra, Komatxo artean literatur saioaren zuzendari eta aurkezle izan zen Bizkaia Irratian.[5] Hizkuntza eta literatura irakasle izan da UNEDen, Lea Artibai Ikastetxean eta Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzan egiten du lan.[6]
2017an poesiara itzuli da eta Bidaiak argitaratu du Pamiela argitaletxearekin. Jose Mari Lasa osaba poeta izan omen da liburuaren bultzatzailea.[7]