Jon Ander Albisu

Albisu
Izen osoa: Jon Ander Albisu Albizu
Jaiotza data: 1990eko maiatzaren 6a (34 urte)
Jaioterria: Ataun ( Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: atzelaria
Altuera: 1,85 m
Pisua: 83 kg
Debutatze data: 2010eko uztailaren 3a
Debutatze pilotalekua: Beotibar pilotalekua

Jon Ander Albisu Albizu,[oh 1] pilota arloan Albisu deituraz ezaguna (Ataun, Gipuzkoa, 1990eko maiatzaren 6a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari jokatzen du. 2010eko uztailean bilakatu zen profesional, Asegarcerekin.[1] Oso indartsu jotzen du pilota bi eskuekin; egun, Albisurena da kolpe ikusgarrienetakoa. Dohain handiak ditu buruz buru nahiz binaka jokatzeko: kantxan ondo mugitzen da, airez ederki moldatzen da, egurra ematen du.[2] Gaztea izan arren, oso da burutsua.[3] Gipuzkoako esku huskako pilotari hoberentzat dute pilotazaleek.[4]

Bizitza

2012an hasi zen nabarmentzen, Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusian. Pablo Berasaluze lagun, finalerdietan sartu zen.[4]

2013an, 22 urterekin, final handi batera iritsi zen aurreneko aldiz: binakako txapelketa nagusiaren finalera, alegia. Finalerako bidea gorabeheratsua izan zuen: hasierako ligaxkan hainbat partida eskuko minez jokatu zituenez, pilota garbi asko galdu zituen partida horietan, eta kritika gogorrak jaso zituen horregatik. Hala ere, finalerdietako ligaxkan maila handian jokatu zuen, Irujo-Zabaleta bikote ahaltsuari irabazitako partida gogoangarrian bereziki, eta merezimenduz sartu zen finalean, Albisu piloteoan nagusitu izana errematean bikain baliatu zuen Pablo Berasaluze aurrelaria lagun.[4] Finalean, Pablok orpazurda hautsi zuen, eta Irujo eta Zabaleta (txapelketa osoko bikoterik hoberena) nagusitu ziren.[5]

Kirol lorpenak

Profesionaletan
Amateurretan
  • 2008: Gazte mailako txapeldun, Antiguoko pilota torneoan, binaka, Jon Apezetxea lagun.[6]
  • 2009: Euskal Autonomia Erkidegoko buruz buruko txapelduna.
  • 2010: Euskal Autonomia Erkidegoko buruz buruko txapelduna.

Oharrak

  1. Abizenak horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Albitsu eta Albitsu edo Albitzu onartu ditu, hurrenez hurren, deitura horien grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Erreferentziak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!