John Dawes

John Dawes

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSidney John Dawes
JaiotzaAbercarn1940ko ekainaren 29a
HerrialdeaGales
Lehen hizkuntzagalesa
Heriotza2021eko apirilaren 16a (80 urte)
Hezkuntza
HeziketaLoughborough University (en) Itzuli
Lewis School Pengam (en) Itzuli
Aberystwyth University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
galesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Barbarians1967-1973
Galesko errugbi selekzioa1964ko martxoaren 7a-1971ko martxoaren 27a
22
12
London Welsh RFC-
Loughborough Students RUFC-
Newbridge RFC (en) Itzuli-
British and Irish Lions1971-1971
 
Posizio edo espezialitateaerdikoa
Pisua82 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

Discogs: 3935444 Edit the value on Wikidata

Sydney John Dawes (Abercarn, Monmouthshire, 1940ko ekainaren 29a - 2021eko apirilaren 16a) galestar errugbilaria, erdiko postuan aritzen zena, eta entrenatzailea izan zen. 1964tik 1971ra jokatu zuen Galesko errugbi selekzioan, eta British and Irish Lionsen kapitaina izan zen.[1]

Bizitza

Sydney John Dawes Abercarnen jaio zen, 1940ko ekainaren 29an. Kimika ikasi zuen Aberystwytheko University College Walesen, eta irakasle izateko ikastaroak gainditu zituen. Newbridgeko taldean hasi zen errugbian jokatzen, eta London Welshera aldatu zen geroago. 1965-66 denboraldian kapitain eta entrenatzaile izendatu zutenetik, taldeak oso joko ikusgarria egin zuen, irekia, azkarra eta erasokorra. Adituen iritziz, galestar errugbi estiloaren sortzaile nagusietako bat izan zen.[2]

1964an egin zuen debuta Galesko errugbi selekzioarekin, Dublingo Lansdowne Roaden, Irlandaren kontra; Gales nagusitu zen, 15 eta 6.[3] Hurrengo urtean kapitain izendatu zuten.[2] Guztira 22 partida jokatu zituen selekzioaren, eta Bost Nazioen Txapelketako bost garaipenetan parte hartu zuen (1964, 1965, 1969, 1970 eta 1971), azkena Slam Nagusiarekin.[3]

1971n, British and Irish Lionseko kapitain izendatu zuten, taldeak Zeelanda Berrian egin behar zuen birarako. Gareth Edwards, Barry John, David Duckham, Mike Gibson, John Dawes, Gerald Davies eta JPR Williamsek atzelari lerro zoragarria osatzen zuten. Lionsek 2 eta 1 irabazi zuten seriea; izan ere, orain arteko aldi bakarra da Lionsek partida-serie bat irabazi dutena Zeelanda Berriaren aurka. 1973an, Barbariansen kapitaina zelarik, ere lortu zuen All Blacksei irabaztea, 23 eta 11, Cardiff Arms Parken.[3]

Jokalari gisa erretiratu ondoren, Galesko selekzioko entrenatzailea izan zen 1974tik 1979ra. Bost Nazioen Txapelketa lau aldiz irabazi zuen bost denboraldi horietan; horietako bi Slam Nagusiak izan ziren. British and Irish Lionsen entrenatzailea ere izan zen 1977an Zeelanda Berrira egindako biran.[4] London Welsheko lehendakaria izan zen, eta errugbiari buruzko hainbat liburu idatzi zituen.

Palmaresa

Jokalari

Entrenatzaile

  • Bost Nazioen Txapelketa
    • irabazlea: 1975, 1976, 1978 eta 1979
    • Slam Nagusia: 1976 eta 1978
    • Triple Crown: 1976, 1977, 1978 eta 1979

Oharrak

  1. Eskoziarekin berdindua.
  2. Frantziarekin berdindua.

Erreferentziak

  1. John Dawes, Wales and British & Irish Lions legend, dies aged 80. The Guardian, 2021eko apirilak 16, theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2021-9-13).
  2. a b Mead, Alex. John Dawes. The Rugby Journal, 2019ko irailak 17, therugbyjournal.com (Noiz kontsultatua: 2021-9-13).
  3. a b c John Dawes. espnscrum.com (Noiz kontsultatua: 2021-9-13).
  4. Baldock, Andrew. John Dawes Obituary:The ONLY man to captain The British & Irish Lions to a test series triumph against New Zealand. Scotsman, 2021eko apirilak 16, scotsman.com (Noiz kontsultatua: 2021-4-17).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!