John Constable (Suffolk, Ingalaterra, 1776ko ekainaren 11 – Londres, Ingalaterra, 1837ko martxoaren 31) margolari erromantiko bat izan zen. Suffolken jaioa, bere etxearen inguruan dagoen Dedham Vale eremuko paisaiak margotzeagatik da ezaguna batik bat. Gaur egun, Constableren lana oso balioetsia eta ezaguna da Britainia Handian; baina bere garaian ez zuen arrakasta ekonomikorik lortu, harik eta 52 urte zituelarik Errege Akademian onartu zuten arte.
Galeria
|
Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
|