José Joaquín Vicuña Larraín (1786–1857) Txileko politikaria izan zen, eta Kongresuak Txileko presidenteorde gisa hautatzeak 1829ko Txileko Gerra Zibila eragin zuen. Euskal jatorrikoa zen. [1]
Vicuña familia boteretsu batekoa zen; bere anaietako bat, Francisco Ramón Vicuña eragin handiko politikaria izan zen, eta Manuel Vicuña Santiagoko artzapezpikua. Batez ere 1829ko presidentetzarako hauteskundeetan izan zuen paperagatik da ezaguna. Lehendakari izateko aurkeztu zen, laugarren geratuz; baina txapeldunordea (edo baita hirugarrena ere) presidenteorde izendatu beharrean, bere anaiaren alderdiak kontrolatutako Kongresuak Joaquín izendatu zuen, gerra zibila eraginez.
Vicuña herria sortu zuen 1821ean.
Erreferentziak
Kanpo estekak