Hasieran historia eta erlijio gaiak erabili zituen, baina 1894tik aurrera gizarte gaiak landu zituen; bigarren aldikoak izan dira, hain zuzen, osperik handiena eman dioten koadroak. Bere lanen ezaugarri nagusia argia erabiltzeko trebetasuna da, Mediterraneoko atmosferan bereziki. Erakusketa ugari egin zituen eta sari asko irabazi zituen.