Familia aberats bateko semea zen. Bartzelonako Unibertsitatean egin zituen Zuzenbideko ikasketak.
Bartzelonako 1895. urteko Lore Jokoetan sarituak izan ziren Ruyraren kontakizun-lanak: Mar de llamp (Ekaitza itsasoan), La mirada del pobret (Behartsuaren begirada) eta Les senyoretes del mar (Itsas lamiak).
Ondoren etorri ziren Marines i boscatges (1903, Itsasotik eta basotik), Pinya de rosa, Entre flames (1928, Sugarren artean) kontakizun-liburuak; El país del plár (1906, Plazerraren herria), La bona nova (1928, Berri ona) eta En Garet a l´enramada (1938, Garet adarretan) obra dramatikoak; eta La educación de la inventiva (1923, Asmakuntzaren hezkuntza) eta Arte y moral (1928, Artea eta morala) saiakerak.