Joantxo Hartza euskal elezahar bateko pertsonaia da, emakume baten eta hartz baten semea. Jose Migel Barandiaranek batu zuen ipuina Claudio Pujana dimoztarraren ahotik 1935ean, eta Eusko Folklore hilabetekarian jaso.[1]
Ikaragarrizko indarra eta beldurrik ez izateko dohainak ditu Joantxok, eta alde horretatik Beldur Bako Joan delakoaren antza du. Europako beste toki batzuetako tradizioan ere aurkitzen da hartz gizona, animaliak emakume bat bahitu eta gatibu eduki ondoren sortua, eta bere jatorri bereziagatik kulturarik kanpo hazi behar izan dena, eta aparteko indarraren jabe dena.
Erreferentziak
Kanpo estekak