Jigoku-Retsuden (地獄烈伝, itzulpena "Intense Transmission from Hell"), edo Kiss Best - Kissology eta Kiss Klassics izenez ezagutua, 2008an argitaratutako Kiss taldearen argitalpen mugaduneko CD/DVD sorta izan zen, Japonian soilik argitaratu zena. Sortaren CDa taldearen 2008ko partaideek (Paul Stanley, Gene Simmons, Tommy Thayer, Eric Singer) bergrabatutako Kissen 15 klasikok osotzen dute. DVDan TokyokoBudokan Hallean 1977an emon zuten kontzertu batek osotzen du.
Kissek barriro argitaratu zuen digipack modura beraien azkenengo diskaren (Sonic Boom) luxuzko edizioan, Alive 35 Toureko materialarekin batera, 2009ko urriaren 6an.