"God Gave Rock 'N' Roll To You II" / "Junior's Gone Wild" (King's Xen eskutik) (1991)
"Unholy" / "God Gave Rock 'N' Roll to You II" (1992)
"God Gave Rock 'N' Roll to You II" Kisshard rock talde amerikarraren abesti bat da. Hasieran, 1991n single moduan kaleratu zuten, Bill and Ted's Bogus Journey filmaren soinu bandaren parte zelarik, eta geroago Kissen 1992ko Revenge albumean sartu zuten.
Eric Carr bateria agertzen den Kissen azken abestia da, 1991an bere heriotza baino lehen. Bateria jotzeko ahulegi egon arren, koruak egin zituen abestiaren a cappella zatian, errepikatzen den "...to everyone, he gave his song to be sung" zatia abestuz, eta kantuaren bideoan bateria jotzen agertzen da.
Bideoa Los Angelesen, Kalifornian grabatu zuten 1991ko uztailean eta Mark Rezykak zuzendu zuen.[1] Taldea gela baten jotzen agertzen da Kissen hasierako eguneetako flashbackekin non Simmons eta Stanley makillajearekin agertzen diren. Bitxia da ez direla Carren irudirik agertzen makillajearekin, hiru urte eta erdi makillajearekin jo izan zuen arren. VH1 classic katean eman zuten Kissology Volume Two: 1978-1991 saio berezian Gene Simmonsek esan zuen "Ez da bakarrik soinu banda baterako bertsio bat, Eric Carren testamentu bat baino, eta uste dut jende asko ez dela horretaz ohartu."
Abestia arrakasta handia izan zen taldearentzat munduko hainbat lekutan, eta Erresuma Batuan eta Alemanian hamar postu gorenetan sartu zen.[2] 21. postua lortu zuen[3]Billboard'eko Hot Mainstream Rock Tracks zerrendan AEBetan, eta bideoa musika telebista kateetan sarritan agertu zen.
Single modura eta Bill and Ted's Bogus Journey filmaren soinu bandan argitaratutako bertsioa[4] filman agertzen denaren desberdina da. Filman, 40 segundoko solo bat agertzen da Steve Vaik jotzen duena[5]. Beranduago, "The Elusive Light and Sound, Vol. 1" albumean sartu zuten "Final Solo" (Track 15) izenburuarekin. Zale askok bi abestiak konbinatzen dituzte filman agertzen den bertsioa ikusteko, 5:26ko iraupena duena.