Jeu de paumeErdi Aroan jaiotako kirola da, non kirolariak pilota jotzeko esku bareak erabiltzen ditu. Frantsesezkojeu de paume esamoldea euskeraz "esku-azpi jokoa" esan nahi du eta pilotaren aitzindaritzat jotzen da. Denboraren poderioz, eskularruak eta, gero, erraketak erabiltzeari ekin zioten jokalariek, egungo tenisa sortzeko. Frantzianjeu de courte paume (esku-azpi laburreko jokoa) esamoldea edo courte paume (esku-azpi laburra) erabiltzen dute barruko modalitatea izendatzeko eta longue paume (esku-azpi zabala), aldiz, kanpoko modalitatea izendatzeko.
1908ko Olinpiar Jokoetanjeu de paume lehiaketa ofiziala egin zuten, Jay Gould estatubatuarra garailea izanik[1]. Hala ere, urtero eta 1740tik, irailean munduko txapelketa egiten dute, nazioarteko kirol sari antzinentzat jotzen dena.