Jessica Fox (Marseilla, Frantzia, 1994ko ekainaren 11) atleta australiarra da, piraguismoko eslalom modalitatean lehiatzen dena. Bere gurasoak ere, Myriam Jerusalmi frantziarra eta Richard Fox ingelesa, piraguista arrakastatsuak izan ziren slalomean. Noemie Fox ahizpa ere txapeldun olinpikoa izan da.
Kirol ibilbidea
Udako hiru Olinpiar Jokotan parte hartu zuen, guztira lau domina lortuz: zilarra Londresen 2012an (K1), brontzea Rio de Janeiron 2016an (K1) eta bi Tokio 2020n, urrea C1ean eta brontzea K1ean.[1] 16 domina irabazi zituen Munduko Piraguismo Slalom Txapelketan 2009 eta 2019 urteen artean. [2]
2014an, Munduko Txapelketa bakar batean C1 eta K1 modalitateetako tituluak irabazten zituen lehen piraguista bihurtu zen. [3]
Nazioarteko ibilbidea
Erreferentziak
Kanpo estekak