Jerome "Jerry" Siegel (Cleveland, 1914ko urriaren 17a - Los Angeles, 1996ko urtarrilaren 28a) estatubatuar komikigilea izan zen. Bere lagun Joe Shusterrekin batera Superman pertsonaia sortu zuen. Emigrante judu lituaniarren familia batean jaio zen. Shuster eta bera DC Comicsi istorioak saltzen hasi ziren 1935ean. 1938an Supermanen lehen istorioa argitaratu zuten eta DC Comicsi eskubideak saldu zizkioten. Siegelek DC Comicsen jarraitu zuen lanean 1943ra arte, urte horretan Bigarren Mundu Gerran parte hartzeko izena eman baitzuen. DC Comicsentzat lan egin zuen 1959tik 1965era eta Marvelentzat ere lan egin zuen. Beste pertsonaia batzuk sortu zituen, baina bakar batek ere ez zuen Supermanen ospea lortu.