Jerónimo Ortiz de Urbina Jungitu (Gasteiz, Araba, 1824 – Valladolid, 1909) arabar arkitektoa izan zen. San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian ikasitakoa, Valladoliden hasi zen lanean eta bertoko arkitekto nagusienetariko bat bilakatu zen, askotan Antonio Ortiz de Urbina semearekin lan egiten.