Arte Dramatikoko Kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen. Gaztetan, boxeolaria eta antzerki-aktorea izan zen. 1957an hasi zen zineman, eta, 1959an, Jean-Luc GodardenÀ bout de souffle filmeko protagonista izan zen. Film hori nouvelle vagueko garrantzitsuena izan zen, eta berebiziko ospea ekarri zion Belmondori. Gizonezkoen edertasunaren ohiko eredua aldatu zuen (ederren artean itsusiena deitu zioten). 1965ean, Godarden Pierrot, le fou film ospetsuan parte hartu zuen.