Jean-Michel Kapendegi (Ziburu, 1944ko martxoaren 5a - Landak, 1968ko urtarrilaren 4a) lapurtar errugbilaria izan zen. Hegaleko postuan aritu zen Saint-Jean-de-Luz Olympique taldean. Bi partida jokatu zituen Frantziako errugbi selekzioan, 1967ko azaroaren 25ean Zeelanda Berriaren aurka, eta 1967ko abenduaren 10ean Errumaniaren aurka.[1] Lau aste geroago hil zen, auto-istripu batean.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak