Javier de Andrés Guerra (Gasteiz, Araba, 1967ko urriaren 3a) PP alderdiko politikaria da, 2011-2015 bitartean Arabako ahaldun nagusi izana. 2017an Espainiako Gobernuaren ordezkaria bilakatu zen Euskal Autonomia Erkidegoan.
2011ko hauteskundeen ondoren Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusi izendatu zuten, bere alderdiaren eta PSE-EE alderdiaren botoei esker.
2015eko hauteskundeetan boto gehien jaso zituen alderdia PP izan zen arren, EAJk prokuradore bat gehiago lortu zuen, eta ondorioz De Andresek eta haren alderdiak Foru Aldundiaren gobernua galdu zuten.
2017ko urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoko Espainiako Gobernuaren Ordezkaria izendatu zuten.[1]
Erreferentziak