Javier Ibáñez Beltrán de Salazar, (Gasteiz, 2001eko azaroaren 29a), txirrindulari arabarra da.
Kirol ibilbidea
Hamar urte zituela hasi zen txirrindularitzan, Durako CDC Iturribero taldean. Hortik Aurrera, Aiarako klub batean trebatu zen. Kirolari polifazetikoa, igerilaria izan zen eta gazte mailetan, bi kirol hauek praktikatzen zituen.[1][2] Besteak beste, Euskal Herriko txapelduna izan zen 800 metroko eta 1.500 metroko crawl estiloan. Errepideko txirrindularitzan, Arabako erlojupeko txapelduna izan zen 2017an kadeteetan. Horretaz gain, Arabako txapeldunordea izan zen 2018an.[2]
2019an, Víctor Sastre Fundazioarekin lotutako talde batean hasi zen. Carlos Sastreren aitak sortua, El Barracon egoitza duen txirrindularitza eskola bat da. Lekualdaketa horrek igeriketa uztera behartu zuen, bizikletan buru-belarri aritu ahal izateko.[2] Estatu mailan emaitza onak lortu zituen etapakako lasterketetan.
Geroago, Lizarte klubean sartu zen, Kern Pharma egituraren formakuntza zentroan.
"Lur orotako" korrikalari bat izanik,[2] 2021ean hamalau aldiz sailkatu zen top-10 postuetan Euskal Herriko zirkuituko lasterketetan.[3]
2022an, berriz aldatu zuen elastikoa eta Caja Rural-Seguros RGA talde afizionatuan hasi zen.[3] Hurrengo urtean, 23 urtez azpiko Espainiako erlojupeko txapelketan hirugarren sailaktu zen. Hala ere, ez zuen profesionaletara pasatzeko eskaintzarik jaso. 2024an afizionatu mailan jarraitu zuen lehian eta denboraldi honetan lortutako ematza onen ondorioz, bi urteko kontratu profesionala sinatu du.[4]
Palmaresa
2021
2022
2023
2024
Erreferentziak
Kanpo estekak