Jason and the Argonauts (euskaraz Jason eta Argonautak) 1963ko Don Chaffey ingeles zinema zuzendariaren abenturazko filma da, Apolonio Rodaskoaren Argonautika eta Greziar mitologiako Jason heroia eta Argonautetan oinarritua. Todd Armstrong, Nancy Kovack, Honor Blackman eta Gary Raymond aktoreek antzeztu zuten.
Efektu bereziak Ray Harryhausen ospetsuak egin zituen, zalantzarik gabe, filmaren ikur eta unerik ospetsuena, bai eta efektu berezien historiako eszena ospetsuenetakoa ere, eskeletoen borroka da. Soinu banda Bernard Herrmann musikagileak konposatu zuen.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Jasonek (Todd Armstrong) Tesaliako tronua lagako duela iragarri du. Baina Peliasek (Douglas Wilmer) Koltxisera bidai egiteko esan eta Jasonek kasu egin dio: Argonautekin egun askoz nabigatu ondoren, Greziara iritso dirl; hala ere, bidaian zehar brontzezko erraldoiei eta hainbat munstruori aurre egin behar diete, nahiz eta Hera (Honor Blackman) jainkosaren babespean egon.