Japoniako Erdialdeko beisbol liga edo Erdialdeko Liga (japonieraz: セントラル・リーグ, Sentoraru Rīgu?) Japonian jokatzen diren bi beisbol txapelketa profesionaletako bat da. Irabazleak Japoniako Serieak jokatzen ditu Ozeano Bareko ligako txapeldunaren aurka, eta "Japoniako lehen taldea" titulua lortzen du.
1950an abiatu zen zortzi talderekin. 2007an "Climax Serieak" sartu ziren, bertan ligako hiru lehen taldeek elkarren arteko play-offak jokatzen dituzte txapelduna erabakitzeko.