James Rennell (Chudleigh, Devonshire, 1742ko abenduaren 3a - Londres, 1830eko martxoaren 29a) ingeles kartografoa eta geografoa izan zen. Indietarako Konpainiako kapitaina zen, eta Hindustango penintsularen Memoir of a Map of Hindoostan (1782, Hindustango deskribapen geografikoa) azalpen zehatza egin zuen. Afrikako eta Mendebaldeko Asiako geografiaren deskribapenak ere egin zituen: Travels in the Interior Districts of Africa (1797, Bidaiak Afrikako barnealdeko barrutietan) eta A Treatise on the Comparative Geography of Western Asia (1831, Mendebaldeko Asiari buruzko geografia konparatuko tratatua). Ozeano Atlantikoko ur-lasterrei buruzko ikerketak azterlana argitaratu zuen, bestalde, 1832an.
Erreferentziak