Txikitatik parrokiko katekesira joan zen. Denboraldi batean alde batera utzita egon ondoren, fedearen bideari heldu zion berriz. Magisteritza ikasi zuen Gasteizen, Lehen Hezkuntza eta Kulturartekotasuna. Asteburuetan talde batzuen monitore jarraitu zuen UPn, bere ustez, fedea denokin partekatu nahi duen opari bat baita. Misio-bokazioa helduz joan zitzaion, eta prestakuntza- eta bereizketa-prozesua egin zuen Misioekin, Berrizko Mertzedariekin eta Elizbarrutiko Teologia eta Pastoral Institutuarekin, IDTP.[3]
Ibilbidea
Elizbarrutiaren Norte-Sur ikastaroa egin ondoren, Matilde Rivera edo 'Marianita' izenez ezagunagoa den ahizpa marianistaren hitzaldi batek markatu egin zuen. Ekuatoreko marianista ahizpa hori Kaikorren, Kenyan bizi zen.
Kenya
Lopez Kenyara joan zen hilabete batez eta hango jendearen bizimoduaren mendean erori zen. Handik lasterrera, 2020ko martxoaren 9an itzuli zen Kenyara, hiru hilabete egiteko asmoz. Ustekabeko COVID-19 pandemiaren hasiera izan zenez, bertan gelditu behar izan zuen pentsatutakoa baino denbora luzeagoan, nazioarteko mugimenduak galazota egon baitziren. Kaikorren Turkana izeneko tribu erdi nomadarekin egon zen eta marianista ahizpekin. Basamortu itxurako inguru batean eman zuen ia urte erdi. Joan, maistra lanak egitera joan zen, baina denetarik egin zuen, pandemia zela-eta, eskolak itxi egin baitziren.[2] Inguru hartan eskolako ikasle gehienak eskolan bertan bizi dira.[4] Lopezentzat gogorrena jendea sufritzen ikustea izan zen.[5] Jendea goseak hiltzen ere ikusi zuen.[6] Kenyan konturatu zen zenbat alda daitekeen edonoren bizitza, jaioterriaren arabera».[4] Horren guztiaren aurrean hauxe da misiolariaren iritzia:
«Han hartu ninduen komunitateak nik eman nuena baino askoz gehiago irakatsi zidan. Komunitate borrokalaria da, eta emakumeek egunero erakusten dute aurre egin behar dieten zoritxarren aurrean duten erresilientzia».[3]
Manila
Berrizko mesedeetakoekin harreman ona du eta haiekin hitz egin ondoren, bere hurrengo pausua, Manilara, Filipinetako hiriburura, eskola batean klaseak ematera joatea zela pentsatu zuten.[7] Han Berrizko Mesedeetako Misiolarien komunitatearekin bat egin zuen, eta haiekin bizitza eta lana partekatu zuen.[6] Hango ahizpekin pastoral bideari ekin zion eta hornikuntza-proiektu ekologiko batean ere parte hartu zuen, Manila hiri kutsatuenetako bat baita. Kultura anitzeko hiria da eta erlijio ezberdineko jendeari laguntzen diete. Erlijio komunitate horrek guztiei laguntzen diete, nor den edo nondik datorren kontuan izan barik. Bidea hastear zuenean, kenyarrengandik ikasitako esaldi bat zuen gogoan:
Hakuna Matata. (Gaur gaur da eta bihar ikusiko dugu zer gertatzen den).[3]
Gotzainak bidali
Uztailaren 4an, Balendin Berriotxoa egunean, ohikoa izaten da Bizkaiko Gotzainak Elorrioko Sortzez Garbiaren elizan, bertsolari eta guzti, meza nagusia ematea. Joseba Segura Bizkaiko gotzainak, 2023ko meza hori aprobetxatu zuen Jaione Lopez Manilara bidaltzeko.[2][8] Gainera, ekainaren 17an, larunbata, Elorrioko parrokia-komunitateak, Oiz-Anboto Pastoral Unitateko hainbat komunitaterekin batera, senide eta lagunekin batera, eukaristia bat egin zuen, Lopezi eskerrak emateko komunitatean egindako lanarengatik, dedikazioarengatik eta misiolari konpromisoarengatik.[7]
Bizkaiko misiolariak
1948an joan ziren Ekuadorrera lehen 8 abade misiolariak, Gasteizko elizbarrutiak bidalita. 2023ra arte, 700 presbitero zein laiko aritu dira munduan zehar. 2023an 155 misiolari bizkaitar daude misiotan eta batez besteko adina altu samarra da. Perun, Angolan, Filipinetan… daude eta erlijio komunitatearen bidez joandakoak dira. Bilboko elizbarrutitik zuzenean joandakoak 5 dira (horien artean Ekuadorren Isabel Matilla laikoa dago).
Aintzatespenak
2021ean Bilboko Elizbarrutiak martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta, sei hilabetez Kaikurren (Kenya) egondako misiolaria aintzatetsi zuen beste herrialde batzuetan emakumeen arloko konpromesuarengatik.[6]
2023ko ekainaren 17an Elorrioko parrokia-komunitateak, Oiz-Anboto Pastoral Unitateko hainbat komunitaterekin batera, senide eta lagunekin batera, eukaristia batean Lopezi eskerrak eman zizkion komunitatean egindako lanarengatik, dedikazioarengatik eta misiolari konpromisoarengatik.