Iñigo Urrutia Libarona (Jatabe, 1966ko martxoaren 29a) Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio-Zuzenbideko irakasle euskalduna da eta EHUko aldezlea.
Deustuko Unibertsitatean zuzenbide lizentziatura lortu zuen 1989. urtean eta doktoretza EHUn 2004an.
2017. urtetik EHUko aldezlea da.[1] Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Parlamentuak aditu moduan deitu dute askotan.[2]
2018. urtean EAEko Estatutu berria egingo duten bost legelarietako bat da, Alberto Lopez Basaguren eta Mikel Legardarekin batera.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak