Izar bitar ekplisatzaile

Gutxiengo primarioa eta sekundarioa

Izar bitar itzaltzailea (edo Eklipse-bitarra) orbita planoa Lurrerantz zuzenduta duten bi izarrek osatutako sistema da, eta gure ikuspegitik elkarri eklipsea eragiten diote. Eklipsea edo iragate osoa edo partziala izan daiteke. Beste izar bitar mota batzuen kasuan ez bezala, bitar itzaltzaileek ez dute euren bi izarrak ezberdintzen uzten. Hala ere, aldiro sistema hauetan gertatzen diren argitasun aldaketei esker, izar batek bestea noiz itzaltzen duen ebatz daiteke. Orokorrean, sistema bitar itzaltzaile bat orbita oso txikietan mugitzen ari diren tamaina handiko izarrek osatzen dute, eta epe luzera, biek bat egiten amai lezakete.

Argitasun aldaketa

Sistema bitar itzaltzaile baten sistema grafikoa.

Harreman zuzena dago argitasun aldaketaren eta igarotako denboraren artean. Harreman hau argi kurba batean irudikatzen da. Argi kurba honek izar batek bestea orbitatzen ematen duen denbora erakusten digu. Hau kontutan hartuz, gehienezko distirazko garai batean, bi izarrak aldez alde daudela esan daiteke. Argi kurba gutxienezko puntu batera iristen denean, distira gutxien egiten duen izarrak, eta beraz, handienak, bere laguna itzaltzen du. Era berean, txikiena eta distiratsuena den izarrak bere laguna itzaltzen duenean, soilik argitasun galtze txiki bat dago. Argi kurban marrazten diren profil aldaketa hauek gutxienezko primarioa eta gutxienezko sekundarioa deitzen dira, lehena distira gutxien egiten duen izarrak izar distiratsuena itzaltzen duenean eta bigarrena alderantziz gertatzen denean.

Historia apur bat

Algol sistemaren kokapena Perseus konstelazioan

Lehen sistema bitarrak 1779an behatu zituen William Herschelek. 25 urtetan 50 sistema bitar baino gehiago behatu zituen, grabitatearen bidez elkarlotutako izarrak zirela ondorioztatuz. 1803an bere emaitzak argitaratu zituen, Isaac Newtonen grabitazio unibertsalaren legea gure Eguzki-sistematik kanpo ere betetzen zela frogatuz. Hala ere, lehen sistema bitar itzaltzailea 1782an aurkitu zuen John Goodrickek. Beta Persei zen, Perseus konstelazioko bigarren izarrik dizdiratsuena. Izar faltsu hau, gaur egun Algol sistema bezala ezagutua, sistema bitar itzaltzaile bat osatzen duten bi izar dira, Lurretik ia 95 argi urtera daudenak. Bi izarrak elkarrengandik 10 milioi kilometrora baino ez daude, gure eguzkia erreferentzia bezala hartzen badugu, gugandik 150 milioi kilometrora dagoena.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!