Itziar Leemans (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1983) euskal zinemagilea da. 2023an ZINEBI65 edizioko Sail Ofizialeko Euskal Zinemaren Sari Nagusia jaso zuen, Ximinoa dokumentalarekin.[1][2]
Biografia
Leemansek Toulouseko Unibertsitatean Historia eta Artearen Historia ikasi zituen. 2012an Kubako San Antonio de los Bañoseko EICTV (Zinema eta Telebistako Nazioarteko Eskolan) Argazkilaritza espezialitatea bukatu zuen.[2]
Ibilbidea
2012ko abuztutik Argazki-zuzendari librea da eta 2014ko urritik 3RD EYErena ere bai.[3]
2022ko uztailean Ipar Euskal Herriko beste hiru zinemagilerekin bildu zen, bakoitzaren esperientziaren eta xedeen inguruan hitz egiteko. Lanbidea euskaraz egiteak zer arazo dakartzan azaleratu zen. Zinemagile hauek izan zituen lagun: Maia Iribarne Olhagarai (Bañolet, 2023), Elsa Oliarj-Ines (Dans leur jeunesse il y a du passé, 2014; Basahaideak, 2017; Nortarzünak), eta Eñaut Castagnet (Non, 2016; Nire eguneroko maitea, 2020; Muga, 2022) lekuko zinemagilea. [4]
2023an ZINEBI65 edizioko Sail Ofizialeko Euskal Zinemaren Sari Nagusia irabazi zuen, euskaraz eta frantsesez den Ximinoa dokumentalarekin. [5] (Itziar Leemans, Euskadi / Frantzia, 2023)[6]
Epaimahaiaren iritziz “errealitate isil eta bortitz batekin alderatzeagatik”.[7]
Epaimahaiak adierazi duenez, “bere apustu formal eta estetikoaren argitasuna alde batera utzi gabe, film laburrak poliki-poliki giro klaustrofobiko batean murgiltzen gaitu, eta protagonistak nahitaez esnatzen du, klase-kontzientzia hartzean”.
Lanak
- El Castillo (Kuba, 2011)
- Awari (Kuba, 2012),
- Trópico Siberia (Kuba, 2011) fikziozko laburmetraia
- Medusa (Kuba, 2012) fikziozko laburmetraia.
- Parc Lenin, 2015[4][5]
- Bainera, 2018[4][5]
- Boca Ciega, 2021, fikziozko film laburra[4][5]
- Olatuak (2022) bere hirugarren dokumental luzea[5]
- Ximinoa, 2023[1][4][5]
- Agurra (?), fikziozko lehen film luzea[5]
Sariak eta aintzatespenak
- 2023an ZINEBI65 edizioko Sail Ofizialeko Euskal Zinemaren Sari Nagusia irabazi zuen, Ximinoa dokumentalarekin.[1][6]
Erreferentziak
Kanpo estekak