Itxaro Mentxaka Bengoetxea (Lekeitio, 1964) bizkaitar mezzo-sopranoa da.
Jaioterrian Itxas-Soinua abesbatzan hasi eta gero, 1983an Bordeleko kontserbatoriora joan zen, non Monique Florence izan zuen irakasle. Gero Valentzian ikasi zuen.[1]
Operan, Leonardo Baladaren Cristóbal Colónekin debutatu zuen 1989an Bartzelonako El Liceu antzerkian.[2] Harrezkero Bartzelonan eta Madrilen ia urtero lan egin du eta baita Sevillan, Bilbon, Coruñan, Valentzian, Santiago Compostelakoan, Peraladako Nazioarteko Jaialdian, Granadan eta Donostian ere.[3]
Erreferentziak