Itsas Armada Garaiezina —ingelesek jarritako izena— edota Itsas Armada Handi eta Txit Zorionekoa —espainiar erregeak jarritako izena; gaztelaniaz La Grande y Felicísima Armada— 1588an Anglo-Espainiar Gerran zehar Ingalaterrako Erresuma inbaditzeko asmoz Filipe II.a Espainiakoak hornitu zuen itsas-gudarostearen izena da.
Espainiarren porrotaren ostean 1589an ingelesek ere beren itsas armada antolatu eta Sir Francis Draken gidaritzapean Espainiaren aurka bidali zuten. Haiek ere sekulako porrota izan zuten.
Asmoa edo ideia Mantxako kanala itsasoz zeharkatu eta Flandrian Alexandro Farnese, Parmako Dukearen agindupeko 30.000 gerlariz osatutako espainiar gudarostea jasotzea zen. Hauek denak itsas-gudarosteak babestutako ontzietan kanala iragan eta Ingalaterrako Kent konderrian lur hartuko zuten.
1588ko otsailaren 19an, Alonso Pérez de Guzmánek Santa Kruzeko Markesaren heriotza eta Lisboara joateko aginduaren berri jaso zuen.[1] Itsas Armada Handi eta Txit Gorena diseinatu zuen arkitektoa hil ostean Filipe II.a Espainiakoak lantegi honen ardura Alonso Pérez de Guzmán el Bueno y Zúñiga agindu zion, beharbada gehiago arrazoi politikoengatik militarrengatik baino. Medina Sidoniako Dukeak zalantza batzuen ondoren baiezkoa ematen dio.
Medina Sidoniako Dukearen hasierako etsipena ulertzekoa da, ikerle batzuk baieztatzen dutenez, bere buruaz hau aipatu omen baitzuen: "ez naiz itsasgizon, ez eta gudagizon ere», halere bere postan eta erregeari igorritako gutunetan zehazki hau irakur dezakegu:
Honela bada, erraza da Medina Sidoniako Dukearen kezkak ulertzea, bai erregeak eskatzen zuen bizkortasunari zegokionez baita itsas-gudaroste hark zuen egoera kaskarrari zegokionez ere. Gaizki prestatutako itsas-gudarostea, beharrezkoa nahiz egokia ez zen jendeaz. Azkar diseinatutako itsas-gudarostea, berak denbora gutxian gertu eduki beharrekoa eta gainera eskifaiaz ere motz zegoena (9.000 gizon):
Itsas-gudarostea itsasoratu berri zela, A Coruña aurrean zegoela enbatek gudarostea desegin eta zabaldu zuten, honela ontzi batzuk Ingalaterrako hego-ekialderuntz bultzaraziz eta beste ontzi batzuk aldiz Bizkaiko golkorantz. Bere aldetik, Medina-Sidoniako dukeak erregeari lantegi horri uko egin ziezaion berriz ere aholkatu zion edota bere aginte kargutik ordezka zezan.
Aldi berean, Itsas-gudarostea A Coruñan ainguratua zegoen unea probestuz ingelesek hari eraso egingo zion beste itsas-gudaroste bat bidali zuten, baina baldintza metereologikoak hain txarrak izanik ingelesek Espainiara ailegatzea ere ezin izan zuten lortu eta euren irteerako portuetara itzuli beharrean suertatu ziren.
Uztailaren 22tik aurrera, espainiar itsas-gudarosteak Bizkaiko golkora iritsi eta berehala, ekaitz latzek eta itsasoaren egoerak uztailaren 28rako 40 ontzi galduarazi eta gainontzekoetatik banandu zituzten.
Galdutako ontziak itsas-gudarostearen talde nagusira berrelkartzeko beste bi egun iragan behar izan ziren. Beren zoritxarrerako jadanik Thomas Flemingen agindupeko Golden Hind ontzi ingelesak ikusiak zituen, honek bere herrialdea ohartarazteko aski denbora izan zuelarik, betiere Itsas Armada Garaiezina berrosatzen ari zen unean.
Itsas Armada Garaiezina Fowey udalerriaren aurrealdean kokatzean, itsasargi ingelesek dagoneneko bere agerraldiaren berri ematen ari ziren.
Izatez, bada Fleming ofizialak Francis Drake ospetsuari espainiarren ailegatzearen berri ematen dion unearen inguruko kondaira edo kontakizuna. Honen arabera, une hartan bertan Drake ingelesa Plymouth Hoen bola-jokoan omen zegoen Itsas Armada Garaiezinaren etorreraren berri eman ziotenean, honek patxadaz honela erantzun omen zuen:
Oharra: Jarrain agertzen diren datu eta kopuruak webgune honetatik hartuak daude[Betiko hautsitako esteka].