Israel–Premier Tech (UCI kodea: IPT) israeldartxirrindularitza talde profesionala da, UCI WorldTour lizentziaduna (herrialdeko lehen taldea kategoria horretan). 2015. urtean debutatu zuen.
Historia
Israelgo negozio-gizon batek eta txirrindulari ohi batek (Ron Baron eta Ran Margaliot) sortu zuten taldearen muina 2014. urtean, Israelgo Txirrindularitza Akademia izenarekin. Alor profesionalera salto egiteko, beste inbertitzaile bat etorri zen egitasmora, Sylvan Adams aberats kanadiar-israeldarra, taldearen jabetza Baronena eta Adamsena delarik harrezkero.[1]
Israel Start-Up Nation izenarekin hasi zen taldea alor profesionalean, Continental kategorian 2015ean, 2017an Pro Continental kategorian, eta 2020an UCI World Team kategoria nagusian, Katusha-Alpecin taldearen lizentzia erosirik.[2] Taldearen agerpena Hiru Itzuli Handietan World Team bilakatu baino lehenagokoa da izatez, 2018an Italiako Giroakgrand départ edo grande partenza bat izan zuenean Israelen, Big Start Israel deitu zutena, han izan zen Israel taldea. Izan ere, Israelgo hiru etapa horien finantziazioan Sylvan Adamsek milioika euro inbertitu zituela argitaratu izan da.[3]
Taldearen izenean ez Start-Up Nation ez Premier Tech ez dira marka komertzial zehatzak Israelen, baizik eta Israel eta teknologia mundua lotzeko esloganak. Hala ere, Sylvan Adams jabeak dio ez dela Israelgo Gobernuaren ekimena.[3]