Israelgo Liburutegi Nazionala (NLI; hebreeraz: הספרייה הלאומית; arabieraz: المكتبة الوطنية في إسرائيل; lehen Unibertsitateko Liburutegi Nazional Judua, hebreeraz: בית הספרים הלאומי והאוניברסיטאי) Israelgo Jerusalem hiriburuan dagoen liburutegi bat da. Hain zuzen ere, Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearreko Givat Ram kanpusean.
1892an B'nai B'rith Liburutegia sortu zuten, Palestinako lehenengo liburutegi publikoa izango zena. 1920an Unibertsitate Hebrearra sortzekotan zeudenean B'nai B'rithen bilduma Unibertsitate-Liburutegira pasa zen. 1960an egungo eraikina eraiki zuten. Gaur egun Liburutegi Nazionalak bost milioi liburu ditu, hebreerazko eta judaismoari buruzko munduko bilduma nagusienetariko bat izanik.