Isildutako eskuak

Isildutako eskuak
Jatorria
Egilea(k)Jon Abril
Argitaratze-data2022
ArgitaletxeaElkar
Orrialdeak249
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiaemakumea eta lanbidea

Isildutako eskuak Jon Abrilek 2022an plazaratu zuen saiakeraren izenburua da. Gerra ondoko Euskal Herriko hamalau emakume langileren lekukotza jasotzen ditu liburuak. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko Tene Mujika beka lortu zuen egileak 2021ean lan hau idazteko.[1][2][3] Gerra osteko emakume langileen kontakizuna egiten da. Gerraostean emakumeek kanpoan ere lan egin zutela erakusten du liburuak. Liburuaren lehenbiziko zatia 2016ean egindako Neskatoak dokumentalean oinarritutakoa da. Bertan, Pakita Burguete izeneko emakume baten bizipenak kontatzen dira. Beratik (Nafarroa) Donibane Lohizunera (Lapurdi) neskato joan zen. Bertze hamahiru testigantzen artean daude, adibidez, Libe Goñi, Seaskako lehenbiziko irakaslearena edo Milagros Landa, Otsagabian (Nafarroa) unai gisa aritu zen emaztekiarena.[4]

Kapituluetako tokiak eta protagonistak

Kapitulu bakoitzean emakume langile bat lantzen du liburuak. Hauek dira kapituluen izenburuak, nor den protagonista eta zein lanbide zuen.[5][4]

Kapituluetako tokiak eta protagonistak
# Kapitualaren izenburua Protagonista Lanbidea eta non
I. Gordeka joanak  Pakita Burguete Irazoki[6] Neskatoa Donibane Lohizunen 
II. Bihotzak agindutakoa    Libe Goni Garate Seaskako lehenbiziko anderenoa Baionan 
III.  Enarek jositako zolak   Michelle Rosier Tauzin lantegiko espartingilea Bildoze-Onizepean 
IV. Muskildako unaia Milagros Landa Compains Unaia Otsagabian 
V. Zerua eskuekin ukitzea bezalakoa Mercedes del Burgo Alava

eta Rosario Aizpurua Donazar

Onena paper-fabrikako langileak Atarrabian  
VI. Soinekoak kontserba pototan Josefina 'Fina' López Diez

eta Belen Lersundi Artola

Barazki eta arrain-kontserba fabrikako langileak Lodosan  eta Ondarroan
VII. Arrakalak kremailerekin ixten Pilar Espinosa Caballero Areitio kremailera-lantegiko langilea Gasteizen 
VIII. Multinazionaleko borrokalaria  Marta de los Hoyos Cantera General Electrica Españolako langilea Trapagaranen 
IX. Urdina ehuntzen  Felisa Mujika Garitano San Antonio Algodonerako langilea Bergaran 
XI. Kearen unibertsitatean Maite Sorozabal Iturrioz

eta Pili Jauregi

Zinkunegi Tabacalerako tangileak Donostian
XII. Azkeneko itsaslamina Serafina Puy Lekuona Saregilea, batelaria, arrantzalea eta arrain-saltzailea Pasai Donibanen

Erreferentziak

  1. «'Isildutako eskuak' liburuaren aurkezpena eginen dute heldu den ortziralean Beran - Bortziriak - 2022-09-16» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
  2. «‘Isildutako eskuak’ liburua aurkeztu du Jon Abril Olaetxeak gaur Donostian» Berria 2022-09-14 (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  3. Agirre, Jon. (2022-09-14). «Erreparaziorako hamalau testigantza» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  4. a b «"Isildutako eskuak" Jon Abril» kanaldude.eus (Kanaldude, Eusko Ikaskuntza eta UEU) (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
  5. Abril, Jon. (2022). «ISILDUTAKO ESKUAK» liburuak.kaxilda.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
  6. Euskalerria Irratia. (2022-11-07). Isildutako eskuak | x01 | Pakita Burguete Irazoki. (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!