Isabela Corona izenez ezaguna, jaiotzaz Refugio Corona Pérez Frías (Autlán de Navarro, Mexiko, 1913ko uztailaren 2a – Mexiko Hiria, 1993ko uztailaren 8a) mexikar aktorea izan zen. Mexikoko zinemaren Urrezko Garaiko lehen hamarkadan egin zuen debuta.[1]
Biografia
Oso gazte joan zen Mexiko Hirira, eta hantxe hasi zuen aktore karrera 1930eko hamarkadaren amaieran, zineman, antzerkian eta telebistan lan eginez. «Mexikoko Bette Davis» deitzen zioten, Estatu Batuetako aktorearen ahalmen histrionikoagatik.
Lan ibilbidea
Bere karrera 1939an hasi zuen La noche de los mayas lanarekin eta beste 30 bat filmetan parte hartzen jarraitu zuen. Julio Bracho zuzendariari lotuta, Mexikoko urrezko zinemaren garairik onena bizi izan zuen. Literatura zinemara eramateko saiakera batzuetan parte hartu zuen, hala nola Los de abajo (1940) eta La casa de Bernarda Alba (1980). Telenobeletan ere sartu zen, besteak beste, Muchacha italiana viene a casarse, El carruaje, Viviana, Yo compro esa mujer, etab.
Isabela Coronak 'Doña Barbara' filmeko protagonista izatekoa zen 1943an, baina grabatzen hasi baino egun batzuk lehenago, María Félix aktoreak ordezkatu zuen.[2]
80 urte bete eta sei egunera hil zen 1993ko uztailaren 8an Mexiko Hirian, bihotzekoak jota.
Telenobelak
Izenburua eta egindako pertsonaia:[3]
- Muchacha italiana viene a casarse (1971) - María Mercedes de Castro
- El carruaje (1972) - Águeda
- Pobre Clara (1975) - Nieves
- Viviana (1978) - Consuelo Hernández, González alarguna
- Una mujer marcada (1979) - Sofía
- Vanessa (1982) - Cecile Saint Michelle
- Bianca Vidal (1982) - Nana María
- La fiera (1983) - Elodia
- Los años pasan (1985) - Apolonia
- Victoria (1987) - María Esther Williams de los Santos
- Lo blanco y lo negro (1989) - Citalli
- Yo compro esa mujer (1990) - Soledad
Zinema
Lan hauexetan parte hartu zuen:[3][4]
- El niño y el Papa (1986)
- Cóndores no entierran todos los días (1984)
- Los Indolentes (1979)
- Adriana del Río, actriz (1979)
- La tía Alejandra (1979)
- Yesenia (1971)
- El espejo de la bruja (1962)
- Pecado mortal 1955
- Trotacalles (1951)
- Marejada (1952)
- Lola Casanova (1948)
- Ave sin nido (1943)
- El ángel negro (1942)
- La casa del rencor (1941)
- La isla de la pasión (1940)
- Los de abajo (1939)
- La noche de los mayas (1939)
Izendapenak eta sariak
Telebista eta telenobela sariak:
- Mejor villana: Victoria (Nominada) - (1988)
Isabela Coronaren bibliografia
- Agrasánchez Jr., Rogelio (2001) Bellezas del Cine Mexicano / Beauties of the Mexican Cinema, Mexiko, arg. Agrasánchez film-artxiboa, ISBN 968-5077-11-8
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak