Isabel Aguirre

Isabel Aguirre
Bizitza
JaiotzaVilagarcía de Arousa1937ko martxoaren 9a (87 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
HeziketaCoruñako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, unibertsitateko irakaslea eta paisaiaren arkitektoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Isabel Aguirre de Úrcola (Vilagarcía de Arousa, Pontevedra, 1937ko martxoaren 9a), arkitekto eta paisajista galiziarra da.

Biografia

Isabel Aguirre de Úrcola arkitektoa da Coruñako Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, eta Juana de Vega Fundazioaren "Paisaiaren Galiziako Eskola" zuzentzen du 2008an sortu zenetik.[1]

Vilagarcia de Arousan jaioa, 25 urte baino gehiago egin ditu irakaskuntzan eta ikerketan. Coruñako Unibertsitateko irakasle titularra izan zen, eta bere irakaskuntza-esperientzia Espainiako eta atzerriko beste unibertsitate batzuetara zabaltzen da.[1]

European Council of Landscape Architecture Schools Eskolako Zuzendarien Batzordeko kidea da, eta bere lana AEBetako Harvard Unibertsitatean erakutsi zuen 2000. urtean "Europako 15 paisajista onenak" erakusketan. Gainera, Lisboako Vale/Grande Mendebaldeko Parkearen eta Hegoaldeko Parkearen proiektuez eta Pontevedrako Illa do Cobo edo A Illa das Esculturas birgaitze-proiektuaz arduratu zen.[1]

Irmandade de la Ribeira Sacra delakoaren presidente izendatu zuten, eta haren helburua Ribeira Sacrako balio kulturalak, historikoak eta paisajistikoak sustatzea, berreskuratzea eta babestea da.[1]

Artikulu asko argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan eta hainbat lan kolektiboetan ere parte hartu du.[2]

Sariak eta aintzatespenak

Erreferentziak

  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Isabel Aguirre de Úrcola» igualdade.xunta.gal (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Isabel Aguirre de Úrcola» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  3. (Gaztelaniaz) EFE. (2015-06-15). «Isabel Aguirre, premiada por su trabajo en el entorno de Caaveiro» La Opinión de A Coruña (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Referentes. «Isabel Aguirre de Úrcola» Executivas (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  5. (Gaztelaniaz) Pontevedra, Diario de. (2018-06-07). «La arousana Isabel Aguirre de Urcola y el párroco Xesús Mato, Medallas Castelao 2018» Diario de Pontevedra (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!