Irati Gorostidi Agirretxe (Egues, Nafarroa Garaia, 1988) artista eta zinemagilea da.[1]
Biografia
Irati Gorostidi Agirretxe Donostia eta Brooklyn artean bizi den euskal zinemagilea da. Arte Ederretan lizentziaduna da eta Zinema eta Ikus-entzunezko Ikasketa Garaikideetan Masterra du.[2]Ikasketak Bilbon eta Bartzelonan egin zituen, eta Fulbright-en beka jaso zuen New Yorken. Bere filmak nazioarteko zinema-jaialdi eta museoetan proiektatu dira.[3][4]
Lan ibilbidea
Zinemaren arloan egiten du lan, Pasaia Bitartean dokumentalarekin egin zuen zuzendari eta ekoizle debuta. Hainbat koprodukzio, lankidetza eta lan propio egin ditu, industria, lana, langile-mugimenduaren irudikapena eta gai horiek guztiak euskal testuinguruan batzen dituen espiritualtasuna eta modua batzen dituztenak. Beste zinemagile batzuekiko etengabeko lankidetza eta elkarrizketa ditu ezaugarri.[5]
Gertuko gertaera ezezagun baten aurkikuntza izan daiteke proiektu baten abiapuntua.[5]
Irati Gorostidi
2016an zuzendu eta ekoitzitako lehen filma, Pasaia Bitartean, Sevillako Europako Zinema Jaialdian estreinatu zena eta Anthology Film Archives-ek (New York) programatu zuena. Hurrengo urtean Euritan aurkeztu zuen. Unicornio (2021) eta San Simon 62 (2022) heldu ziren ondoren.
2023an Contadores filma Cannesko Kritikaren Astean estreinatu ostean Donostiako Zinemaldira heldu zen.[1][6] Contadoresen hasierako ideia film luzea zen, eta Leire Apellanizen laguntzaz ANEKUMEN film luzea egingo du, Gorostidiren lehen film luzea.[4][6]
Lanak
Lan hauexek egin ditu:[4]
Dokumentalak
Film laburrak
Erreferentziak
Kanpo estekak