Indiako ozeanoko uharte sakabanatuak (frantsesez: les Éparses edo Îles éparses de l'océan indien) Mozambikeko kanalean kokatutako koralezko uharte txiki batzuk dira. Uharteok ez dute batasun geografikorik osatzen, administratiboa baizik. Uharte sakabanatuak, horrela, Frantziaren lurralde austral eta antartikoak departamenduaren bost barrutietako bat dira. Madagaskarrek zein Mauriziok uharte hauek euren lurraldearen parte direla aldarrikatzen dute.
Uharte sakabanatuek 44 km2-ko hedadura dute, eta bertan ez da inor bizi.
2005. urtera arte, Uharte sakabanatuak Réuniongo prefetak administratzen zituen, eta data horretatik aurrera Frantziaren lurralde austral eta antartikoetako prefeta da arduraduna.