Igor Davidovitx Oistrakh (errusieraz: И́горь Дави́дович О́йстрах; ukraineraz: Ігор Давидович Ойстрах; Odesa, 1931ko apirilaren 17a - Mosku, 2021eko abuztuaren 14a) ukrainar biolin-jotzailea izan zen.
David Oistrakh biolinistaren semea izan zen. Aitarekin biolina jotzen ikasi zuen eta hamabi urterekin Moskuko Musika Eskola Nagusian sartu zen. Bere lehen kontzertua 1948an eman zuen eta 1949an Budapesteko Nazioarteko Biolin Lehiaketa irabazi zuen eta Moskuko Txaikovski Kontserbatorioan sartu zen. Ondoren, irakasle izan zen Moskuko eta Bruselako kontserbatorioetan.
Kanpo estekak