Igartubeiti baserri-museoa

Igartubeiti
Igartubeiti Baserri Museoa
Igartubeiti baserriaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEzkio-Itsaso
Koordenatuak43°04′28″N 2°17′07″W / 43.0745°N 2.28522°W / 43.0745; -2.28522
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea
JabeaGipuzkoako Foru Aldundia
Arkitektura
Webgune ofiziala

Igartubeiti baserri-museoa Ezkion (Gipuzkoa) dagoen izen bereko baserriaren inguruan eratutako museoa da.[1]

Igartubeiti XVI. eta XVII. mendeetan garatu zen, eta horrela euskal baserriaren Urrezko Aroaren eta garai hartako zurezko arkitekturaren eredu paregabea da. Horrez gain, bere barruan sagardo dolare handi bat gordetzen du baserriak. Barnealdean antzinako baserrien bizimoldea birsortzen duen museo bilakatu da baserria, garai hartako altzari eta tresnak erakutsiz. Baserriaren alboan, interpretazio zentro moderno bat eraiki da, non euskal baserrien historia azaltzen den ikus-entzunezko baliabideak erabiliz.

Igartubeiti baserria Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen 1992an desagertu ez zedin, eta erakunde berak ustiatzen du.[2]

Igartubeitin jaioak dira Xabier Mendiguren eta Iñaki Mendiguren. Bihar itzultzaile eta idazle, Xabier Euskalgintzaren Kontseiluko lehen idazkari nagusia ere izan zen, baita ohorezko euskaltzaina ere. Familia 1990era arte bizi izan zen baserrian, bere ama Frantziska zaintzera joaten zenean Igartubeiti Baserri Museora ere joaten zen bisita egitera.[2]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. «XVI. mendeko baserria» Berria 2020-09-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  2. a b kizkitza. Xabier Mendiguren joan zaigu — Igartubeiti Baserria. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!