Fokineren ikaslea. 1910-1911. urteetan Diaghilevek zuzentzen zituen Errusiar Balleten taldeko kide izan zen, baina utzi egin zuen bere taldea sortzeko. Claude Debussyren eta Gabriele D'Annunzioren "San Sebastian martiriaren heriotza" laneko Sebastianen antzezpena egin zuen. Bereziki beretzat idatzitako ballet ugari estrainatu zituen: Maurice RavelenBolero (1928), Igor StravinskirenPersefona (1934); A. Honeggeren Jeanne d´Arc au bûcher (1938).