Ibrahim Baré Maïnassara (Dogondoutchi, 1949ko maiatzaren 9a - Niamei, 1999ko apirilaren 9a) Nigerko presidentea izan zen. Hausa etniaren kidea zen. 1995ean armadaren burua izendatu zen. 1996ko urtarrilaren 26an Mahamane Ousmane presidentea bota zuen estatu-kolpe batean. Urte horretan konstituzio berria egin zuen eta iruzurrezko hauteskundea batzuk irabazi zituen. 1999ko apirilaren 9an presidentearen guardiaren kideek hil zuten herritik ihes egiten saiatzen zenean. Daouda Malam Wanké, kolpeko zuzendaria, lehendakari berri bihurtu zen.